Gero, helduekin, ikastaro moduko ordubeteko saioa egin zuten, arauak, disko motak, jaurtiketa motak eta bertze jakingarriak ikasteko.
Mikel Ibarrola bigarren Lekunberrin
Bertze aldetik, berriko, Lekunberrin Aralar Erronka jokatu zen, 2024-2025eko Espainiako Disko Golf Koparako baliagarria. Aipatzekoa da Baxi Basajauna taldeko Mikel Ibarrolak bigarren postua eskuratu zuela, MP50 beteranoen kategorian. Bilbao DG taldeko David Angulo nagusitu zen kategoria honetan eta Jose Sanpedro taldekidea hirugarren izan zen.
Aipatzekoa da rankingeko lehen postuan dagoen Iñaki Gonzalez Olaizola, Baxi Basajaunako kirolaria ez zela Lekunberrin izan, lesionatua zegoelako. Halere, asteburu honetan Santiagon jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartuko du eta bera izanen da MP50 kategorian garaipena lortzeko faborito nagusia.