Doneztebeko disko golf txapelketa irekia jokatuko dute urriaren 6an

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 4a

Baxi Basajauna elkarteko Mikel Ibarrola doneztebarra azalpenak ematen, Intzakardiko disc golf zelaiaren inaugurazioan, 2021ean. Igande honetan Doneztebeko Disc Golf txapelketa jokatuko dute bertan.

Doneztebeko Disko Golf txapelketa jokatuko dute urriaren 6an igandean 10:00etan hasita Intzakardi parkean, Doneztebeko Udalak antolatua. Izena emateko mezu bat bidali behar da 641 68 99 08 telefono zenbakira edo Doneztebeko Udalaren Instagram kontuaren bidez.

Haur, gazte eta helduek, denek parte har dezakete. Sailkapenak, herriko rankingeko postuaren zenbakia emanen du eta domina bat ere lortuko dituzte parte-hartzaileek bere postuarekin. Halere, adibidez, hamabosgarren sailkatuak erronka egin diezaioke hamalaugarrenari, postu bat aitzineratzeko, edo hirugarrenak bigarrenari, horrela sailkapenean aitzinera egin ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun