‘Jazinta La Potra’ antzerkia izanen dute larunbat honetan Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 3a, 12:30

Lorena Arangoa Irurtzungo clown artistak Jazinta 'La Potra' bere antzezlana aurkeztu du larunbat honetan, urriaren 5ean, Donamarian. Herriz herriko esne saltzaile baten istorioa kontatzen du, baina aldi berean, herrietako emakumeei egindako omenaldia dela aitortu izan du artistak.

Donamariako Ostatuko atarian izanen da antzerkia, 18:00etan. Eguraldi txarra baldin bada, berriz, frontoian eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun