Bestak 2024

Lau egunez besta giroan ibili dira urroztarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 30a, 12:30

Ortzegun arratsaldean hasi eta igandera arte, hainbat ekitaldi izan dituzte Urrozko bestetan. Eguraldi nahasiarekin joan dira herriko bestak, baina giro ederrean.

Argazkiak eta testua: Jaione Ariztegi.

Sasoiari dagokion eguraldia izan dute aurtengo Urrozko bestetan, eta euria egin badu ere, eguzkiaz gozatzeko aukera ere izan dute. Ortzeguneko ekitaldiei segida emanez, haurren eguna izan zuten ortziralean, baita mus txapelketa ere, eta bertze urte batez Uxue Matxiñena eta Julen Saldias izan ziren garaile.

Larunbatean, herri bazkaria izan zuten, eta berrikuntza gisa, bertsolariak izan beharrean, kantu zaharrak kantatzeko aukera izan zuten bildutakoek.

Igandeko mezaren, luntxaren eta ohiko aizkora apustuaren ondotik, tortilla eta postre lehiaketekin akitu zituzten bestak urroztarrek, heldu den urtera arte agurtuz. Aipatu behar da, tortilla lehiaketa Oskia Ollakarizketak eta Unai Madariagak irabazi zutela, eta postre lehiaketa, berriz, Ana Ursuegik eta Goretti Garrok. Zorionak, beraz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun