Astelehenean bukatuko da abeltzaintza birsortzaileari buruzko ikastaroan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 27a

Cederna Garalur Elkarteak 'Abeltzaintza birsortzailerako tokiko baliabideen aprobetxamendua' izeneko ikastaroa antolatu du urriaren 7an eta 14an. Izen emateko azken egunak dira hauek, eta astelehen arte egiten ahal da  bidasoa-elikadura@cederna.es helbidera idatzita edo 674 02 47 66 telefono zenbakira deituta.

Ikastaroa urriaren 7an eta 14an, astelehena, izanen da eta 15:30etik 19:30era izanen da Doneztebeko Herrigunean.

Urriko ikastaroa zein irailean baso jangarriari buruz egindakoa Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak finantzatutako ‘RuralNav’ lankidetza-proiektuaren barnean sartzen dira, Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Erdialdea tokiko ekintza taldeekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun