Eguerdi partean herrira jautsi eta plazara iritsita antolatzaileak herri kirolak antolatuak zituzten. Bi baztandar talde aritu ziren nor baino nor gehiago proba konbinatuan, Arraioz eta Irurita. Kirolarien ikuskizun edo lehia ikusi eta gero, Irazu eta Mendiluze bertsolarien bertsoek karpa azpian antolatua zegoen herri bazkariari bidea eman zioten. Kuadrilla ederra elkartu ziren Zubillaga cateringekoak prestaturiko otorduan.
Bazkal ondoko kantuak eta hain gustukoak izaten diren bertsoekin momentu zoragarriak bizitu zituzten. Bertsoen atsedenaldian eta baita arratsalde eta gaueko ordu ttikiak arte ere, Frantxisko akordeoilariarekin gustura aritu ziren kantuan eta dantzan.