Alazne Izulain

Aste honetan abiatuko dira urrutiko ingeles ikastaro ofizialak Donezteben

Xorroxin irratia 2024ko ira. 23a, 12:52

Doneztebeko Mendaur DBHO ikastetxeak Urrutiko Ingeles ikastaro ofizialak eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean ere.

That's English! programaren bidez bertan Hizkuntza Eskolako ingelesa maila guztiak ikasteko (A1, A2, B1, B2.1, B2 eta C1) eta  A2, B1, B2 eta C1 ziurtagiriak lortzeko aukera izanen da Urrutiko Hizkuntza Eskolaren bidez eta hautazko tutoretza orduekin. Ikasturtea ortzegunean abiatuko dute aurkezpenekin.

Ikastaroetan izen emateko epea urriaren 31ra arte izanen da. Matrikula aurrez aurre edo online egin daiteke. Aurrez aurre egiteko Mendaur ikastetxean bertan administrari bat egonen ortzirale honetan, 10:00etatik 13:00etara. 

Informazio gehiago jakiteko irakurri erantsitako dokumentuak eta ikusi webguneak: That's English Matrilulazioa eta https://www.thatsenglish.com/

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun