Doneztebeko haurrak izanen dira protagonista igandean ETB1eko 'Ametsen Arbola' saioan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 20a, 18:00

Haurrek bertze pertsonen ametsa betetzea dute helburua ETB1eko Ametsen Arbola saioan. Xabier Madariaga da saioko aurkezlea eta bigarren programa emanen dute igande honetan. Eskualdekoak izanen dira protagonistak, izan ere  Doneztebeko San Miguel eskolako haurrek beren ingurukoentzako dituzten ametsak beteko dituzte. Saioa igandean emanen dute, 22:00etan eta ondotik Nahieran plataforman ikusteko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun