Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak kontzertua emanen du igandean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 20a, 10:00

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak martxan duen Gogo betez kantuz dinamikaren barrenean, asteburu honetan Donamarian kontzertua izanen dute.

Ricardo Zoco zuzendariaren Iruñeko Katedraleko Musika Kapera Donamariako elizan ariko da igande honetan, irailaren 22an. Lehenik, 11:30eko mezan parte hartuko du eta ondotik, kontzertua emanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun