Larrialdiak kudeatzeko SOS Nafarroa zentroak istripuaren berri izan duenean, Doneztebeko mediku taldeaz gain, oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat, anbulantzia medikalizatu bat, helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruila bat bidali ditu ezbeharraren lekura.
Zauritua 6 urteko haur bat da, politraumatismoak ditu, traumatismo kraneoentzefalikoa barne, eta helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñean.
Foruzainak ari dira istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertzen.