Bestak ortziralean hasiko dira. 18:00etan haurrentzako txokolate jatea eta aurpegi margotzea eginen dituzte Santa Luzia plazan. 20:00etan txupinazoa botako dute eta herriari itzulia eginen diote Tukutuku txarangarekin batera. 22:00etan zezensuzkoa izanen da Bear Zanan eta 23:30etik aitzinera, Zutik eta Oier Mendizabal DJa izanen dira.
Larunbatean 11:00etan erraldoiek eta gaitariek karrikabuelta eginen dute. 12:30ean haurren dantza emanaldia izanen da Santa Luzia plazan eta 14:00etan zikiro jatea eginen dute. 17:15ean Zutik elektrotxaranga ariko da ostatuz ostatu, eta 18:00etan haurrentzako zirku tailerra izanen da. 20:00etan Chuchin Ibañez ariko da eta gauerditik aitzinera Gabezin eta DJ Ventura.