Lesakako Abesbatzak kontzertua emanen du larunbatean Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 12a, 15:00

Lesakako Abesbatzako kideak Lesakan egindako emanaldi batean.

Nafarroako Abesbatzen Elkartea Gogo bete Kantuz izeneko zikloa egiten ari da aurten, eta apirilaren 1etik urriaren 15era kontzertuak ematen ari dira 150 biztanletik beherako herrietan.

Larunbat honetan, irailaren 14an, Ezkurran izanen da kontzertu horietako bat. Marisol Perez Olaetxearen zuzendaritzapean, Lesakako Abesbatza Ezkurrako Santa Krutz ermitan ariko da. 11:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun