Cederna Garalur elkartearen eta Nasuvinsaren arteko lankidetzaren bitartez, Nafarroako Mendialdean energia komunitateei buruzko aholkularitza zerbitzua emateko teknikaria hasi da lanean: Leire Ros. Berarekin harremanetan jartzeko telefonoa 696 15 30 20 da, edo idatzi hona lrossora@nasuvinsa.es.
Helburua «informatzea, sentsibilizatzea eta aholkularitza teknikoa, juridikoa eta finantzarioa ematea» izanen da, «Nafarroan energia komunitateak abian jartzeko». Hala, elkarteko ordezkariak esplikatu duenez, Nafarroako Energia Eraldaketarako Bulegoetako (EEB) talde teknikoa osatua gelditu da. Teknikaria Cederna Garalur elkarteak Antsoainen duen bulegoan ariko da lanean, baina sarea eta emanen dituen zerbitzuak aurkezteko bi hitzaldi informatibo antolatu dituzte. Hain zuzen, horietako bat Donezteben izanen da: irailaren 25ean, 11:30ean, Herrigunean.