Baratzezaintza eta elikagaiei buruz Donezteben emanen duten ikastaroan izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 11a, 16:00

Cederna Garalur Elkarteak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko bi ikastaro antolatu ditu irailerako eta urrirako Donezteben. Horietan lehena baratzezaintza birsortzailean eta elikagaien basoan oinarrituko da eta heldu den astelehenean bukatuko da izena emateko epea. Oraindik azken plazak libre daude.

Ikastaroa irailaren 23an, 24an, 30ean eta urriaren 1ean eginen dute, eta Doneztebeko Herrigunean izanen da 15:30etik 19:30era.

Bigarren ikastaroak Tokiko baliabideak aprobetxatzea abeltzaintza birsortzailerako izena du eta urriaren 7an eta 14an emanen dute, Doneztebeko Herrigunean 15:30etik 19:30era. Bigarren ikastaro honetarako apuntatzeko epea irekia da, eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.

Bi ikastaroetarako izen ematea bidasoa-elikadura@cederna.es helbidera idatzita edo 674 02 47 66 telefono zenbakira deituta egin daiteke. 

Bi ekintzak Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak finantzatutako ‘RuralNav’ lankidetza-proiektuaren barnean sartzen dira, Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Erdialdea tokiko ekintza taldeekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun