150 txirrindularik hartu dute parte Sunbillako VI. BTT ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 10a, 20:00

150 txirrindularik parte hartu zuten igandean Sunbillako BTT ibilaldiaren seigarren edizioan. Argazkia: Maider Petrirena

150 txirrindularik parte hartu zuten irailaren 8an Sunbillako BTT ibilaldiaren seigarren edizioan. Nahiz eta igande goizeko lehen orduetan eguraldia lagun izan zuten, ibilbidean euria egin zien txirrindulariei eta, aitzineko egunetako eurien ondorioz, ibilbide lohituarekin topo egin zuten. Halere, denek ederki akitu zuten proba.

Ibilbidea akitutakoan jatekoa eta edatekoa izan zuten. Dortsalaren arabera, opariak zozketatu zituzten aurten ere. Katea Bikek oparitzen duen bizikleta aurtengoan herrian gelditu zen eta Liher Lastiri Aranbarri sunbildarrarentzat izan zen.

Katea Bikek zozketatutako bizikleta Liher Lastiri sunbildarrak eskuratu du. Argazkia: Maider Petrirena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun