Joan den denboraldian kopako txapeldun izan zen Doneztebeko Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea. Liga, berriz, Loyola taldeak. Hain zuzen, ligako eta kopako txapeldunak aurrez aurre izan dira Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian. Denboraldiko lehen titulua izan dute jokoan, Nafarroako Superkopa eta Errekak partida bikaina jokatu baldin bazuen ere, eta azken minutuak bitarte berdindua, 30-25 galdu zuen kategoria bat goitiago dagoen taldearen kontra.
Datorren astean koparekin hasiko dira Errekako gizonezkoak eta aitzineraxeago, ligarekin.