Dorrealdia festibalaren laugarren edizioa ospatuko dute irailaren 14an eta 28an Donamarian. Aitzineko hiru edizioetan bezala, elkartasun jaialdia izanen da eta bildutako dirua Kurdistango Mirzo Music Fundaziorako (www.mirzomusicfoundation.com izanen da. Aurten ere bi emanaldik osatuko dute jaialdia, baina biak asteburu berean izan beharrean, bi asteko tartearekin eginen dituzte.
Irailaren 14an, larunbatean 19:00etan Jauregia dorretxean, Xabier Zeberiok ‘Pause’ kontzertua eskainiko du. Bibolina eta nyckelharpa joko duen Xabier Zeberio musikariarekin batera, Iñar Sastre pianistak ere joko du. Sarrerak salgai daude 15 eurotan.
Irailaren 28an, larunbatean 19:00etan Donamariako pilotalekuan, Kukai dantza taldearen ‘Jazoerak-Sucesos’ ikuskizuna ikusgai izanen dute. Sarrerak 15 euro balio dute. Bi emanaldietarako sarrerek 20 euro balio dute.
Sarrerak online eros daitezke www.papeleriatamayo.com webgunearen bidez.
Elkartasuna
Bi emanaldietan bildutakoa Kurdistanen ISISek bahitutako neskak laguntzera bideratuko dute. Bortz urtez torturatuak, bortxatuak eta sexu esklabo gisara erabiliak izan ziren. Egun errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira eta musikaren eta bertze artearen bidez, beraien bizitzak berregiten ari dira.