Formakuntzarako, ezagutzen elkartrukerako eta profesionalak sarean lan egiteko baliatu nahi dute Truxa Muxa eta animazioaren eta bideo-jokoen industriako maisu-klaseak, ikastaroak eta jarduerak izanen dituzte, Caro Waro, Paco Martinez edo Patri Romanov bezalako artisten eskutik. Urban Sketching eta Light Painting tailerrak ere eginen dituzte. Topagunea bertze profesionalei ere irekia da, hala nola diseinatzaileak, gidoigileak, zuzendariak edo musikariak.
Bertako kultura eta natura ezagutzeko jarduerak ere eginen omen dituzte Donezteben eta Iturenen. Lau egunetarako eta bi egunetarako sarrerak badituzte, baita irailaren 21ean, larunbatean Elgorriagako Bainuetxean eginen den networking afarirako eta gaualdirako ere, topaguneko Instagram kontuan.