Zubietako herriko ostatua errentan aterako dute berriz ere

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 8a, 10:00

Zubietako herriko ostatua errentan emateko deialdia egin du udalak.

Zubietako herriko ostatua errentan emateko deialdia egin du Zubietako udalak. Taberna, jatetxea eta logelak kudeatu beharko ditu maizter berriak. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 4ra arte zabalik dago. Lan egunetan 08:00etatik 11:00etara aurkez daitezke proposamenak herriko etxean bertan, 948 45 01 61 telefonora deituz edo www.zubieta.eus webgunearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun