Doneztebeko Errekako judokek Andorran hasi dute denboraldia

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 5a, 16:00

Andorrako nazioarteko stagean parte hartu zuten judoketako batzuk, tartean Errekako Gaxuxa Zelaieta eta Joanes Juanotena.

Gaxuxa Zelaietak eta Joanes Juanotenak Nafarroako Federazioaren deialdian hartu dute parte abuztuaren 26tik 31ra

Doneztebeko Erreka Elkarteko Gaxuxa Zelaieta Eulate legasarra eta Joanes Juanotena Iribarren Doneztebeko judokek Andorran hasi dute 2024-2025eko denboraldia. Abuztuaren 26tik 31ra Andorrako Stage internazionalean hartu dute parte Nafarroako Federazioarekin. Entrenamenduetan Frantziako judokekin eta nazioarteko jendearekin neurtu dituzte indarrak. Ondotik, Noelia Ariztia entrenatzaileak aipatu duenez, «etxera bueltan Doneztebe eta Iruñea artean segituko dute entrenamenduekin, gogotsu eta ilusioz».

Gaxuxa Zelaieta legasarra eta Joanes Juanotena doneztebarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun