Gaurtik aitzinera eros daitezke Doneztebeko besta ttikietako zikiro jaterako txartelak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 5a, 13:30

Uda bukaerarekin batera, bertze urte batez ospatuko dituzte besta ttikiak Donezteben. Irailaren 20an eta 21ean izanen dira, eta oraindik egitaraua publiko egin ez badute ere, dagoeneko salgai paratu dituzte larunbatean izanen den zikiro jateko txartelak.

Txartelak Titi ostatuan erosten ahalko dira, eta Gazte Burrunbako bazkidek 25 eurotan erosten ahalko dituzte, eta bazkide ez direnek 30 eurotan. Bazkariko txartelak irailaren 14ra arte egonen dira eskuragarri, eta beranduago erosi nahi dituenak 10 euro gehiago ordaindu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun