Ogiak egiteko ikastaro arrakastatsua egin dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 4a, 10:30

Basque Culinary Center ikastetxeko Edorta Salvador okinaren eskutik egin zuten larunbatean hamar lagunek

Hamar lagunek parte hartu zuten larunbatean Zubietan Edorta Salvadorrekin, ogi bereziak egiten ikasteko tailerrean. Zubietako udalak antolatutako ikastaroa estalpean egin zuten eta Basque Culinary Center ikastetxeko sukaldari eta okinaren eskutik, ogi gaziak eta gozoak, haziekin, barazkiekin… egin eta dastatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun