Saldiasen, Beintza-Labaienen, Eratsunen eta Ezkurran euskara ikastaroak eskainiko dira

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 3a, 18:00

Izena ematen duten pertsonen arabera erabakiko dute ikastaroa non egin.

Malerrekako Euskaltegiak bultzatuta, Saldiasen, Beintza-Labaienen, Eratsunen eta Ezkurran euskara ikasteko aukera emanen dute ikasturte honetan. Ikastaroari buruzko informazioa emateko, irailaren 10ean, asteartea, bilera bat antolatu dute Ezkurrako Iratxo Ludoketan 18:00etan.

Euskara klaseetan izen ematea irailaren 30era bitarte egiten ahalko da 948 451 555 zenbakira deituta edo malerreka@ikaeuskaltegiak.eus helbidera mezu bat bidalita egin beharko da.

Izena ematen duten pertsonen arabera erabakiko dute klaseak zein herritan emanen diren. Taldea aitzinera ateratzeko ikasle kopuru batek izena eman beharko du eta bat egin beharko dute mailan, eta klasea emateko aukeratzen diren egunetan eta orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun