[BIDEOA] Zinemagintzari buruz solastatu da Ekaitz Bertiz sunbildarra Kultur Zarean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 31a, 09:00

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Kultur Zarea bideo bildumaren 12. Atala argitaratu du. Ekaitz Bertiz Apezetxea sunbildarra da bideoko protagonista, eta zinemagintzari eta berak sortutako film laburrei buruz mintzatu da.

Zinema ikasketak egin ditu sunbildarrak, eta zinemagintza beretzat zer den kontatzeaz gain,  sortutako film laburrez, eta film labur horiek egindako ibilbideaz ere mintzatu da Kultur Zarean egindako elkarrizketan. Katubik egin du bideoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun