Sunbillako 6. BTT ibilaldirako izena emateko hondarreko egunak dira

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 30a, 17:00

Sunbillako BTT ibilaldiak seigarren edizioa beteko du irailaren 8an.

Irailaren 8an eginen den proban igandera bitarte apunta daiteke

Sunbillako BTT ibilaldiaren seigarren edizioa irailaren 8an eginen dute. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran: laburrena 25 kilometrokoa, 850 metroko desnibel positiboarekin eta luzeena 32 kilometrokoa, 1.250 metroko desnibel positiboarekin. Proban izena emateko epea irailaren 1ean, igandean 20:00etan akituko da. Federatuek 20 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek 25 euro. Izen-ematea hemen

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun