ERREMONTEA

Buruz buruko bigarren partida ere galdu du Juaneneak

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 30a, 15:00

Ansa II.a nagusitu zaio Juaneneari buruz buruko erremonte txapelketako partidan.

Ansa II.aren kontra 30-23 galdu ondotik, zail du saldiastarrak finalerako sailkatzea

Aritz Juanenea saldiastarrak buruz buruko finalerdietako ligaxkako bigarren partida jokatu zuen ortzegunean Galarretan Ansa II.aren kontra eta hau ere galdu egin zuen (30-23). Honela, finalerako bidea arras zaildu zaio Juaneneari. Falta zaion partida Urrizari irabazteaz gain, bertze emaitzen menpe dago saldiastarra.

Partida ederra eskaini zuten Juaneneak eta Ansak. Saldiastarra 9-15 eta 12-17 irabazten izan zen, baina Ansak markagailua irauli zuen (21-20) eta indartsuago akitu zuen partida, 30-23 irabazteko eta Juanenea punturik gabe uzteko. Orain, bi partidaren ondotik, 3 puntu ditu Ansak eta bi Juaneneak. Partida bakarrarekin launa puntu dituzte Urrizak eta Barrenetxea IV.ak.

 

Abuztuaren 29ko emaitzak Galarretan

  1. Susperregi-Zubiri, 1; Irazu-Zaldua, 2
  2. Ansa II.a, 30; Juanenea, 23 Buruz buruko txapelketa
  3. Segurola-Larrañaga, 2; Ezkurra II.a-Martirena, 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun