Bortz kirol txapelketaren hirugarren edizioa itxura hartzen ari da

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 24a, 11:00

Jerome Karrikaburuk irabazi ditu Erreka elkarteak antolatutako Bortz Kirol txapelketaren bi edizioak. Hirugarrena prestatzen hasia da Doneztebeko elkartea.

Erreka elkarteak antolatutako txapelketan bortz pilotarik eman dute izena dagoeneko eta bertze batzuk interesa agertu dute

Doneztebeko Erreka kirol elkarteak Bortz Kirol txapelketa antolatu du hirugarren aldiz. Dagoeneko bortz pilotarik emana dute izena eta bertze batzuk beraien interesa azaldu dute. Beraz, udazken partean berriz ere pilotako bortz modalitate biltzen dituen txapelketa honetan pilotariak lehian ikusteko aukera izanen da Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehen bi edizioetan Eiherelarreko Jerome Karrikaburu suertatu da garaile.

Izena eman nahi duenak errekaelkartea@yahoo.es helbide elektronikoan eman dezake izena. Irailean hasi nahi dute entrenamenduekin eta urrian jokatu nahi dute txapelketa. Informazio gehiagorako Erreka elkartearekin jarri behar da harremanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun