Buruz buruko erremonte txapelketako lehen partida jokatuko du Juaneneak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 23a, 16:00

Juanenea eta Barrenetxea aurrez aurre izanen dira berriz ere, buruz buruko klasikoetako bat bihurtzen ari den norgehiagokan.

Hernaniko Galarretan Barrenetxea IV.a izanen du arerio, 15:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partidan

Buruz buruko erremonte txapelketako finalerdietako ligaxka ortzegunean abiatu zen Hernaniko Galarretan. Urrizak kolpe handia eman zuen mahai gainean eta Ansa II.a gaur egungo txapelduna menpean hartu zuen (30-9). Larunbatean Aritz Juanenea saldiastarraren txanda izanen da. Barrenetxea IV.a izanen du arerio 15:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partidan.

Abuztuaren 24ko jaialdia Galarretan (15:30)
  1. Ezkurra II.a eta Larrañaga, Segurolaren eta Azpirozen kontra (3 jokora)
  2. Juanenea, Barrenetxearen kontra (buruz buruko txapelketa, 30 tantora)
  3. Irazu eta Martirena, Gurrutxagaren eta Zalduaren kontra (3 jokora)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun