Bestak 2024

Toka lehiaketa eta aitzur eta zartagin jaurtiketa ere izan zituzten Sunbillak bestetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 24a, 10:00

Giro ederra izan zuten Sunbillako bestetan eta hainbat ekitaldiren artean, azken eguneko lehiaketetakoak aipatu gabeak utzi genituen. Ohiko toka lehiaketa eta aitzur eta zartagin jaurtiketa lehiaketak izan zituzten, parte hartze handiarekin.

Toka lehiaketan, helduetan, Julen Juankorena izan zen garaile, Andoni Apeztegia bigarren eta Ekaitz Bertiz hirugarren. Gazteen artean, berriz, Ibai Maritxalar nagusitu zen, Ibon Jauregizar eta Amane Muñozen aitzinetik. Zartagin jaurtiketan, Ane Etxalar suertatu zen irabazle, Anita Etxeberri bigarren eta Mañoli Agirre hirugarren. Aitzur jaurtiketan, azkenik, Xabier Mariezkurrena gailendu zen, Julen Juankorenaren eta Andoni Apeztegiaren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun