ESKUBALOIA

Lagunarteko eskubaloi partida jokatuko dute gaur Errekako gizonezkoek Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 23a, 12:00

Joan den denboraldi arrakastatsua errepikatzen saiatuko dira Erreka eskubaloi taldeko gizonezkoak.

Ortziralean 20:00etan ariko da lehen maila nazionaleko Uharteren kontra

2024-2025 denboraldia prestatzeko lanean, lagunarteko eskubaloi partida jokatuko dute abuztuaren 23an, ortziralean 20:00etan hasita Doneztebeko kiroldegian Errekako gizonezko seniorren taldeak eta lehen maila nazionaleko CB Uharte taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun