Zubietako langile bat hil da Ataunen, zuhaitz bat gainera erorita

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 23a, 07:50

Argazkia: Osalan.

60 urteko zubietarra da hildakoa. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra Ataunen (Gipuzkoa), 14:40 aldera, Lizarrusti gainean mendiko lanetan ari zela. Arbola bat gainera erori zitzaion eta larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten deus egin salbatzeko.

Joan den astean mendiko lanetan bertze langile bat hil zen Bizkaian. LAB sindikatuaren arabera, urtea hasi denetik 37 langile hil dira Euskal Herrian.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun