Doneztebeko auto klasikoen ibilbidea eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 18:00

Malerreka Motorsportek antolatuta, larunbatean, abuztuaren 24an, eginen dute Doneztebeko auto klasikoen ibilbidea. 09:00etan paratu dute hitzordua Bordatxoko aparkalekuan eta parte hartzaileak bertan elkartu ondotik, 10:00etan hasiko dute ibilbidea.

Ibilbidea bukatuta, 13:30ean elkartuko dira denak Bear Zana frontoian eta 14:00etan bazkaria izanen dute Santamarian. Izen ematea 649 77 16 93 telefono zenbakian egin behar da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun