Handik aitzinera besta giroa nagusitu zen Donamarian. Bestetako egun handian, adibidez, 80 urteko herritarrak omendu zituzten, tartean, hitzordura hurbildu ziren Santiago Telletxea eta Manolo Rekarte. Olatz Jorajuria dantzariak aurreskua dantzatu zien eta Natalia Rekarte alkateak hitz batzuk eskaini eta herriko zapia paratu zien, herriaren izenean eskerrak emanez eta zorionduz.
Atzo borobildu zituzten bestak eta tartean gozatzeko ekitaldi andana izan dituzte: dantza saioak, herri krosa, otorduak, jokoak, puzgarriak, mus txapelketa, lehiaketak, herri bazkaria bertsolariekin, dantzaldiak...