Erreka Kirol Elkartean eskubaloian aritzeko izen ematea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 15:00

Irailaren 6ra arte eman daiteke izena eskubaloian aritzeko.

2024-2025 denboraldia prestatzen hasi da Doneztebeko Erreka Kirol Elkartea eta dagoeneko ireki dute eskubaloian izena emateko aukera. Irailaren 6ra arte izanen da aukera apuntatzeko, eta galdetegi hau betez egin behar da.

Klubak jakinarazi duenez, entrenamenduak iraila bukaeran hastea da asmoa. Izen emateak bukatzean eta taldeak eta egutegia antolatzean zabalduko dute informazio dena WhatsApp taldeetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun