Nekazaritza birsortzailea eta baso jangarria ikastaroa antolatu du Cederna Garalur elkarteak irailaren 23an, 24an, 30ean eta urriaren 1ean Doneztebeko herrigunean. Urriaren 7an eta 14an, berriz, Abeltzaintza birsortzailerako tokiko baliabideen aprobetxamendua ikastaroa emanen dute.
Izen-ematea (azken eguna, ikastaroa hasi baino astebete lehenago) eta informazioa bidasoa-elikadura@cederna.es helbide elektronikoan edo 674 02 47 66 telefonoan.