Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketan kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 14an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 20:00

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatuko dute asteazken arratsaldean Donamarian. Bortz lehenbizikoek finala jokatuko dute irailaren 22an Uharten.

Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta Zubietako Mikel Indakotxea izanen da eskualdeko ordezkariak

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 14an, asteazkenean 18:30ean Hasita Donamariako plazan. Bederatzi aizkolari ariko dira lehian, irailaren 22an Uharten jokatuko den finaleko bortz txartelen bila.

Bederatzi aizkolarik parte hartuko dute kanporaketan, horietatik bi eskualdekoak: Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria eta Zubietako Mikel Indakotxea. Beraiekin batera, Arostegiko Julen Kañamares, Segoviako Emilio Garcia, Baionako Ibai Telletxea, Etxarri Aranatzeko Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia, Iturgoiengo Iosu Santamaria eta Itsasuko Patxi Igoa ariko dira. Hiru enbor moztu beharko dituzte aizkolariek: bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat. Leitzako Julen Olanok, Zubietako Patxi Mindegiak eta Etxarri Aranatzeko Goizeder Belzak ez dute parte hartuko.

Lehen bortz sailkatuek irailaren 22n, arratsaldez, Uharten jokatuko den finalerako txartela lortuko dute. Txapelketarekin batera, aizkora altueran erakustaldia ikusi ahal izanen da, Patxi Larretxearen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun