Bestak 2024

Donamariarrak ere bestetarako prest

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 12:00

Besta giro betean izanen dira asteazkenetik igandera herrian

Abuztuak 14, asteazkena
18:30ean altuerako aizkora erakustaldia eta Nafarroako 2. Mailako Aizkolari Txapelketaren kanporaketa. 20:00etan txupinazoa botako du Markel Leatxek, ondotik herriko trikitilarien kalejira. 21:00etan zopak herriko ostatuan. 00:30etik 05:00etara Bull DJ.

Abuztuak 15, ortzeguna
09:00etan diana auzoz auzo Baztango gaiteroekin. 11:00etan meza. 12:00etan kalejira elizatik frontoira Baztango gaitero eta erraldoiekin. 12:15ean omenaldia 80 urteko herritarrei. 12:30ean Doneztebeko Dantza Eskolako emanaldia. 18:00etan binakako pilota partidak: Elizalde eta Merino II vs Victor eta Irusta. 20:30etik 21:30era dantzaldia Ansorregi eta Larrañagarekin.

Abuztuak 16, ortziralea
10:30ean herri krosa. 12:00etan herri kirolak. 13:00etan paella prestatzea eta jatea. 17:00etan mozkor jokoak. 20:30etik 21:00etara gazte afaria. 22:00etatik 23:30era Roberto & Jessi duo mariachi eta 00:00etan Endara DJ.

Abuztuak 17, larunbata
11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara puzgarriak igerilekuan eta frontoian. 17:30ean mus txapelketa. 18:00etan txokolate hartzea. 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa eta afaria. 21:30ean sari banaketa. Afalaurre eta ondotik dantzaldia Aitziber eta Aritzekin.

Abuztuak 18, igandea
14:00etan herri bazkaria Xabat Illarregi eta Jone Uria bertsolariekin eta trikitilariekin. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Muxutruk taldearekin. 22:00etan afaria plazan. 23:00etatik 02:00etara Muxutruk taldea. 02:00etan Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun