Bestak 2024

Arbola altxatzearekin abiatuko dira Zubietako bestak asteazken gauerdian

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 11:00

Zubietako plaza dantzariz beteko da aurten ere.

Ohi bezala, abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte bestak Zubietan ere. Asteazken gauerdian joaldunak aterako dira eta arbola altxatuko dute. Bost egunez egitarau zabala izanen dute: aizkora apustua eta Erreka dantza taldearen saioa ostegunean, pilota partidak eta bertso saioa ostiralean, gazte jokoak larunbatean eta herri bazkaria igandean, besteak beste. Igande gauerdian botako dute arbola.

Abuztuak 14, asteazkena

20:00etan herriko txistulariak eta trikitilariak. 00:00etan joaldunak eta arbola altxatzea. Ondotik Iratzar musika taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 15, osteguna

08:00etan diana. 11:00etan Meza. Ondotik txistulariak, joaldunak, erraldoiak eta buruhandiak. 13:00etan aizkora apustua: Julen Gabirondo eta Eneko Otaño. 19:00etan Erreka dantza taldearen saioa.  Arratsaldez eta gauez dantzaldia Modestorekin.

Zubietako joaldunak eta dantzariak iaz egindako omenaldian.

 

Abuztuak 16, ostirala

11:00etan Tailerra. Margoketa tailerra Itziar Mikelperizenarekin eta txapa tailerra. 12:00etan herriko pilotarien arteko pilota partidak. Elizalde-Altxu vs. Irigoien-Aioroa; Elizalde-Ugalde vs. Leiza-Apeztegia; Fagoaga-Anzizar vs. Agesta-Eskudero. 16:00etan mus txapelketa herriko ostatuan. 16:00etan haur jokoak plazan. Ondoren merienda.19:00etan bertso saioa: Julio Soto, Miren Artetxe eta Iker Zubeldia. Gai-jartzaile: Bittori Elizalde. Arratsaldez eta gauez Txingudi DJren emanaldia.

 

Abuztuak 17, larunbata

10:30ean haur jokoak Disniruñarekin.  14:00etan haur eta gazteen bazkaria plazan. Ondotik gazte jokoak. 16:00etan plater tiroketa.18:00etan patata tortilla lehiaketa. Ondoren tortilla jatea plazan. 20:00etan Sukar musika taldearekin dantzaldia. 22:00etan suzko zezena.00:00etan Sukar musika taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 18, igandea

11:00etan tailerrak. Eskulanak eta aurpegia margotzea Itziar Mikelperizenarekin.  11:30ean Doneztebeko haurren dantza taldearen saioa. 13:00etan pala txapelketaren finala.14:00etan herri bazkaria. 16:00etan futbito haurrentzat. 17:30ean Mutil Gazteak txaranga herrian zehar. 20:00etan Txingudi DJren emanaldia. 22:00etan suzko zezena. 22:00etan zingar eta tortilla jatea estalpean. 00:00etan arbola botatzea. Ondoren, Txingudi DJren emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun