Ezkurrako festak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 14:00

Bost egunez luzatuko da festa giroa Ezkurran.

Abuztuaren 14tik 18ra ongi pasatzeko aukerarik ez da faltako Ezkurran. Urteroko osagaiak ongi nahasi dituzte beste behin ere: pilota, musika, dantza, otorduak... eta adin guztietako herritar zein bisitariek izanen dute datozen bost egunetan ongi pasatzeko aukera. 

Abuztuak 14, asteazkena 

18:00etan, pilota partiduak eta txokolate jana. 20:00etan txupinazoa. 21:00etan herri afaria Barranka jatetxean eta trikitilariak. 

Abuztuak 15, osteguna 

10:00etan diana. 11:00etan meza. 12:30etan Erreka dantza taldearen saioa. 18:00etan herri kirol erakustaldia. Aizkoran: Suharri Rodriguez eta Joxean Etxeberria, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Jon Rekondoren kontra ariko dira. Harriarekin Xabier Aranburu Guzta eta trontzan Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz, Ainhoa Etxegarai eta Naiara Manzanoren kontra ariko dira. Arratsaldean eta gauean, J&J DJren eskutik dantzaldia. 

Abuztuak 16, ostirala 

10:00ean diana. 10:30ean mus txapelketa. 11:00etatik 13:00etara karts eta puzgarriak. 16:30ean mus txapelketako finalerdietako partidak eta finala. 15:00etatik 18:00etara batukada Batuklang taldearekin. 19:00etan pintxo potea. 19:00etatik 22:00etara dantzaldia Fidelen eskutik. Segidan, suzko zezena. 

Abuztuak 17, larunbata 

10:00etan diana. 10:00etan haur eta helduentzako krosa eta jokuak. 11:00etan, pilota partidak. 18:00etan, pilota partidak. 19:00etatik 22:00etara dantzaldia J&J DJren eskutik. Segidan, su artifizialak. 

Abuztuak 18, igandea 

10:00etan diana. 13:00etan Ane Martija abeslariarekin kantaldia. 14:00etan herri bazkaria. 16:00etatik 17:30era J&J DJren eskutik dantzaldia. 18:00etan Los Tenampas y El Mariachi taldearen dantzaldia. 21:00etan dantzaldia J&J DJrekin. Ondoren, pesten amaiera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun