Txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 14a izanen da eta Santxon edo 628 88 11 64 telefonora deituz erosten ahal dira. Bazkarirako txartelak 35 eurotan paratu dituzte eta bazkaria eta afaria, biak egin nahi dituztenek 40 euro ordaindu beharko dituzte. Horrez gain, haurrendako menua hamar eurotan zehaztu dute. Menua ondokoa izanen da: patea, otarrainxka egosiak, entsalada epela, legatza saltsa, zerri azpizuna txanpiñoi saltsarekin eta torrija. Prezioan edaria, kafea eta kopa sartuko dira.