Larunbatean auzolana egiteko deialdia egin dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 1a, 09:00

Larunbatean, abuztuaren 3an, auzolana eginen dute Zubietan eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Kale Nagusiko harri zabalak moldatu eta plazan lanean ariko dira, besteak beste. Larunbatean, 08:00etan, paratu dute hitzordua herriko plazan. 

Auzolanaren ondorioz, Santxokoa etxeko ataritik Fermiñenea etxe atarirainoko kaleak itxita egonen dira larunbatean zein ondorengo egunetan, eta hori errespetatzeko eskatu du udalak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun