Bestak 2024

Sunbillako bestak ospatuko dituzte abuztuaren 9tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 7a, 09:00

Sei egunez luzatuko da besta giroa aurten Sunbillan.

Abuztuaren 9an, ortzegunean, hasiko dira Sunbillako bestak eta sei egunez luzatuko da besta giroa. Goitibehera jaitsiera, herri kirol saioak, musika, dantzariak, herri bazkari eta afariak... urteroko osagaiak, primeran pasatzeko.

Abuztuak 9, ortzirala

18:00etan, XI. Goitibehera Jaitsiera. 19:00etan taloak. 21:00etan giza proba (zubi berrian). Sei pertsonako taldeak osatuta, 600 kiloko harria tira beharko dute 15 minutuko txandetan. 23:00etatik 05:00etara AntroRock: Arekan, Modus Operandi eta The Yurrouz Brothers taldeekin.

Abuztuak 10, larunbata

12:00etan suziria Herriko Etxetik, erraldoiek, buruhandiek, Elizondoko gaiteroek eta Elutxa Txarangak alaiturik. 18:00etan profesionalen arteko pilota partiduak. 19:30ean trikitilarien kalejira Irulegi trikitixa eta pandero eskolako ikasleen eskutik. 21:30ean zopak Ulibeltzak elkartean Elutxa Txarangak alaiturik. Gauean dantzaldia Gabezin taldearekin.

Abuztuak 11, igandea

09:30ean diana Elizondoko gaiteroekin. 11:00etan meza. 12:15etan Sunbillako dantzarien emanaldia eta ondoren luntxa plazan. 17:30etik 19:30era marrazketa Masterclassa. (Sei urtetik aurrera. 10 euro ordaindu behar dira). 18:00etan muxikoak plazan. 18:30ean XXI. Ramon Latasa Saria. 21:00etan suzko zezena plaza inguruan. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.

Abuztuak 12, astelehena

10:00etan diana. 11:00etan plater tiroketa Olegi parajean. 11:30etik 13:00etara erraldoi eta buruhaundien kalejira Elizondoko gaiteroek alaiturik. 13:30ean bazkaria guraso elkarteak antolatua (izen ematea Bustitz eta Fonda ostatuetan). Bazkalondoan apar festa Harbiztin. 18:00etan gaztetxoen pilota partiduak eta frontenis txapelketako finalak. 19:30ean tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren, pintxo dastaketa eta sagardoa Lekueder karrikan. 21:00etan suzko zezena Harbiztin. Arratsaldean eta gauean Bizpahiru Pelau taldearekin musika.

Abuztuak 13, asteartea

10:00etan diana. Goizean eta arratsaldean Txu-txu trena. 12:00etan boneta eta zapatil tiraketa plazan. 14:00etan kuadrillen bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Bazkalondoan ura-ura Jaiak Txarangak alaiturik. 20:00etan Arno ganadutegiko betizuak Ulibeltzak Elkarte pareko belagian. 20:30etik 02:00etara dantzaldia J&J DJarekin. 21:00etan suzko zezena plaza inguruan.

Abuztuak 14, asteazkena

10:00etan diana. 10:00etan mus txapelketa. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Haurrendako Jokoak. 19:00etan toka, aitzur eta zartagin jaurtiketa, igerileku ondoko belagian. 20:30ean suzko zezena plazan.21:30ean herri afaria Ulibeltzak Elkarteak antolatua. Afalondoan Chuchin Ibáñez eta gauean Modestorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun