Zubietako Bioleta inguruan dauden ahuntzak biltzeko bi asteko epea eman du udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 24a, 08:00

Hamabost eguneko epea izanen dute ahuntzen jabeek horiek biltzeko.

Zubietako Udalak jakin du ahuntzak libre dabiltzala Bioleta inguruan, lursail partikularretan sartu eta kalteak sortuz. Hori dela eta, alkateak uztailaren 23an sinatutako udal bandoan argitaratu denez, «ahuntz hauen jabeei 15 eguneko epea ematen zaie ahuntzak biltzeko». Epe hau igarota, libre segitzen duten ahuntzak basatitzat joko dituzte eta dagozkion neurriak hartuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun