Abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte Beintza-Labaiengo bestak. Ohi bezala, bi egunez Beintzan eta bertze bi egunez Labaienen izanen dituzte ospakizunak, ortziraleko altxaferoekin hasi eta asteleheneko herri bazkarira arte.
Abuztuak 2, ortziralea
(Beintza)
20:00etan altxaferoak eta karrika erronda Iturengo txistulariekin. 21:00etan zopak, herriko ostatuetan eta Itturrondo elkartean. Gauez dantzaldia Dj Endararekin.
Abuztuak 3, larunbata
(Labaien)
10:00etan karrikarronda Iturengo txistulariekin. 11:00etan Mus Txapelketa. Goizez eta arratsaldez puzgarriak eta haur jokoak, bukaeran txokolate beroa. 14:00etan Gazte bazkaria. Arratsaldean Elutxa txaranga herrian barrena ibiliko da. 19:00etan aizkora apustua: Bihurri-Joxean Etxeberria; Larrañaga-Jexux Etxeberria; Otaño-Oier Kañamares. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Bizphiru pelau taldearekin (tartean karaokea izanen da).
Abuztuak 4, igandea
(Beintza)
10:00etan karrikarronda Iturengo txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia. Ondotik Malerrekako dantzarien saioa eta gero luntxa. Arratsaldez haur jokoak eta puzgarriak. 19:30ean Mariatxiak, Roberto Urrutiaren eskutik. Ondotik bingoa eginen dute. 21:00etan Tortilla eta postre lehiaketa jokatuko dute. Gero suak ikusgai. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Dj J&Jrekin.
Abuztuak 5, astelehenea
(Labaien)
10:00etan karrikarronda Iturengo txistulariekin. Goizean zehar haur jokoak. Bazkalaurrean gazte jokoak. 14:00etan Herri bazkaria. Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Unai Agirre. Kantu zaharrak eta akordeoilaria: Anjel Mariezkurrena, Aitor Jalisko eta Beñat Mitxelenarekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia DJ J&Jrekin. Gaixoa ni, bestei bukaera emanez.