Bestak 2024

Dena prest Gazteluko bestatarako, abuztuaren 1etik 4ra

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 30a, 11:00

Ortzeguneko suziriaren ondotik zopak eta musika izanen dituzte Gazteluko herriko ostatuan.

Ortzeguneko suziriekin eta herriko ostatuko zopekin hasi eta igandeko meza eta aizkora apustuarekin akituko dituzte

Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dituzte eta hainbat ekitaldi izanen dituzte aurten ere lau egunez, ortzeguneko suziri eta zopetatik hasi eta igandeko meza, aizkora apustu eta dantzaldira bitarte.

Abuztuak 1, ortzeguna

20:00etan suziriak. 21:30ean zopak herriko ostatuan. Ondotik musika ostatuan. 

Abuztuak 2, ortziralea 

Haurraren Egunean goizean eta arratsaldean puzgarriak. 17:00etan mus eta partxis txapelketak. 19:00etan tortilla patata txapelketa. 19:30etik 21:30era dantzaldia Agerralderekin. 

Larunbat eguerdian herri kiroletan ariko dira Gazteluko gazteak.

 

Abuztuak 3, larunbata 

09:00etan gosaria. 12:00etan herri kirolak. 14:30ean herri bazkaria eta ondotik dantzaldia Agerralderekin. 22:00etan afaria. 00:00etatik 01:30era dantzaldia Pancho Balbuenarekin. Ondotik, DJ Rutxo. 

Herri bazkariaren ondotik Agerralderekin dantzaldia izanen dute.

 

Abuztuak 5, igandea 

12:30ean Meza nagusia eta ondotik salda eskainiko dute herriko ostatuan. 18:00etan aizkora apustua. 19:30etik 21:30era dantzaldia Agerralderekin eta ondotik, ‘Gaixoa Ni’, bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun