Bestak 2024

Elgorriagako bestak ospatuko dituzte asteazkenetik larunbatera

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 22a, 09:00

Asteazkenean hasi eta larunbata arte besta giroan murgilduko dira Elgorriagan. Hona hemen herritarrek bestetarako osatu duten egitaraua egunez egun.

Uztailak 24, asteazkena

  • Arratsaldean, txupinazoa botako dute bestei hasiera emateko.
  • Ondotik, zopak izanen dira.
  • 00:00etatik 04:00etara erromeria.

Uztailak 25, ortzeguna

  • Goizean, meza nagusia,
  • Ondotik, herriko dantzarien emanaldia.
  • Arratsaldean mus eta tortilla txapelketa.
  • 21:00etan hasi eta gauerdira arte Itzal taldearekin erromeria.

Uztailak 26, ortziralea

  • Goizean, haurrendako jokoak.
  • Eguerdian, paella jatea. 
  • 16:00etatik 20:00etara txaranga herrian barna
  • Arratsean, Hago Silik taldearen kontzertua.

Uztailak 27, larunbata

  • Goizean toka.
  • Eguerdian, zikiro jatea.
  • Iluntzean, afaria.
  • 01:00etatik 03:00etara DJ Endara.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun