[ARGAZKIAK] Ekitaldiz betetako asteburuarekin borobildu dituzte Iturengo bestak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 22a, 08:00

Ortzeguneko txupinazoaren ondotik, hainbat ekitaldi izan dituzte asteburuan Iturengo bestetan. Argazkiak: Maria Larretxea

Ortziraleko mus txapelketako finalean, Felixik eta Asierrek irabazi zieten Marcelori eta Juan Migueli.

Larunbateko plater tiroketan berriz, Iñaki Mikelarena sunbildarra suertatu zen garaile, Ismael Elizalde txapeldunorde, Imanol Bazterrika hirugarren eta Mikel Altxu laugarren. Pilota jaialdian, Adosen nahiz Errekan ari diren herriko pilotari gazteek eta helduek partida ederrak jokatu zituzten.

Igandean herri kirol erakustaldi polita eskaini zuten Julen Kañamaresek eta Eneko Saralegik aizkorarekin eta motozerrarekin, baita Nerea Arrutik eta Karmele Gisasolak harri jasotzen ere. Toka txapelketan Asier Bereau izan zen txapeldun, Javier Bereau bigarren eta Markel Ariztegi hirugarren. Herriko dantzariek dantza emanaldi ederra eskaini zuten eta bestak akitzeko, Los Gavilanes mariatxiekin dantzatu ondotik, xingar eta xolomo janez indarrak berreskuratzeko aukera izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun