Zubietako Aurkidiko bidean hobekuntza lanak egiten ari dira

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 16a, 16:00

85.081 euroko inbertsioa egin dute eta autoendako eta traktoreendako dagoeneko ireki badute ere, kamioiendako uztailaren 29ra arte itxia egonen da

Zubietako Aurkidiko bidean mantentze lanak akituxeak dituzte. Luisengo bordako bidegurutzetik Isabeleko bordaraino egin dituzte lana, 730 bat metrotan, bi zatitan banatuak. Bi zatietan hormigoia bota dute eta tarte horiek hobetuta, bizitegietako sarbidea ere hobetuko da. Excavaciones Mikel Ubiria enpresa ari da lana egiten eta 85.081,33 euroko inbertsioa eginen da (gehi BEZa). Tokiko Inbertsioen Planaren (PIL) % 75eko dirulaguntza izanen du Zubietako Udalak lanak ordaintzeko.

Bidea auto eta traktoreendako irekia dago dagoeneko, baina kamioiendako uztailaren 29ra arte itxia egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun