Odola emateko aukera izanen da Donezteben ortzegunean, ortziralean eta heldu den astelehenean

Ttipi-Ttapa 2024ko uztailaren 16a

ADONA Nafarroako Odol Emaileen elkartearen bidez, odola emateko aukera izanen dute Donezteben uztailaren 18an, 19an eta 22an. Odol ematea Doneztebeko osasun etxean eginen dute, ortzegunean eta ortziralean 17:00etatik 21:00ak arte, eta heldu den astelehenean, hilaren 22an, 09:30etik 13:15ak arte. Hitzordua aldez aitzinetik hartu behar da 848 42 05 73ra deituta edo www.adona.es web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun