Sunbillako Ulibeltzak Elkarteko bazkideek bilera izanen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 15a, 09:00

Sunbillako Ulibeltzak Elkarteko bazkideek bilera izanen dute heldu den ortziralean, 19:00etan. Hainbat kontu izanen dituzte mintzagai, bertzeak bertze elkartean egindako lanen diru kontuak eta bestetako lanen banaketa. Bileraren ondotik, bestetako Baztan zopetako txartelak salduko dituzte. 19:30ean elkarteko bazkideek erosten ahalko dituzte, eta 20:00etan bazkide ez direnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun